Azaroaren 11n Behobia-Donostia Maratoi erdia egin zen eta bertan herritar batek parte hartu zuen. Ez nornahi gainera, Jose Ignacio Olazar alkatea izan baitzen. 49 urteko gizaseme honek bigarren urtez segidan akitu du proba hau. Baina aurten, nahiz eta eguraldi kaskarra izan, joan den urtean baino 9 minutu guttiagotan behar izan zituen 20 kilometroak osatzeko. Zorionak eta eutsi horreri.