Erreka eta Mendaur guraso elkarteek Eguberriak baino lehen lau birziklapen tailer antolatu dituzte balio ez duen materiala erabiliz ekimen politak lantzeko eta egiteko asmotan. Ekimen horien barrenean, eta Doneztebarrak Merkatari Elkartearekin batera, herriko toki bat Eguberrietarako apaindu nahi da. Helburua da zuhaitz handi bat koloretako ontzi handiz apaintzea. Ekimen hau burutzeko ikastetxeak bilgune bilakatu dira asteotan. Horrela, umeek etxeetatik ekarritako ontzi handi horiek hartuta, azaroaren 28an zinean arbola apaintzen hasi dira. Helburua da abenduko zubirako bukatua egotea. Gainerako birziklapen tailerretan Eguberrietako apainketak, tarjetak… landuko dira. Gelditzen diren hitzorduak honako egunetan izanen dira: abenduaren 5ean, 12an eta 19an, zinean arratsaldeko 5etan.
Guraso elkarteek antolatutako abenduko kultura programazioa bi zine emanaldiekin osatuko da. Abenduaren 2an arratsaldeko 4,30etan Rio pantailaratukoa da eta arratsaldeko 6,30etan Un funeral de muerte. Abenduaren 16an beste bi zine emanaldi eskainiko dira.