Minbizia duten haurrei laguntzeko diskan parte hartu du Mendi Abesbatzak

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 28a

Mendi abesbatzakoak ADANOren aldeko diska grabatzen ageri dira goitiko argazkian eta Ukrainako Credo abesbatzaren emanaldia beheitikoan. Utzitako argazkiak

Gero Tolosako lehiaketa irabaziko zuen Ukrainiako Credo Abesbatza ere izan zen herrian

Mendi  Abesbatzak Federazioaren gonbidapenari erantzunez, Nafarroako Minbizidun Haurren Laguntzarako Elkartearentzako  (ADANO) diskan parte har­tzeko aukera izan zuen urriaren 27an.  Diska hau Nafarroa osotik aukeraturiko lau abesba­tzen kantekin osatuko da eta Doneztebeko Abesba­tzak bortz doinu grabatu zituen, eta Tuterako Gaztanbide Antzokian eta Iruñeko Baluarten aurkeztuko da. Mendiren abeslarientzat zinez berezia izan da sozialki nahiz emozionalki halako garran­tzia duen zerbaitetan lagundu ahal izatea, zer eta gehien gustatzen zaienaren bitartez: «gure musika eskainiz». Folklore nahiz polifoniako kantuak grabatu zituzten.
 
Biharamonean, XVIII. Nazioarteko Abesba­tzen Zikloaren barrenean, Ukrainiako Credo Abesbatza izan zen Donezteben, Nafarroako Abesbatzen Elkartearen eskutik. Zinez, abesba­tza ikaragarria izan zen kontzertua eskaini zuena, 32 ahots gazte baina ongi landuk  osaturikoa. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun