Malerreka eta Bertizaranako eskoletan ere hasiak dira murrizketen kontrako elkarretaratzeak egiten

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 30a

Abenduaren 28an Legasako eskola atarian egindako kontzentrazioan Bertizaranako alkateak ere parte hartu zuen. Utzitako argazkia

Lehenbizikoa azaroaren 28an egin zuten Legasako eskolaren atarian

Duela aste batzuetatik Baztanen egiten duten bezala, Malerrekako eta Bertizaranako herrietako eskolak ere hasiak dira Hezkuntzako murrizketen aurkako eta kalitatezko hezkuntza publikoaren aldeko kontzentrazioak egiten. Astean behin bilduko dira eskolaz eskola eta herriz herri.

Lehenbiziko kontzentrazioa azaroaren 28an, asteazken goizean egin zuten Legasako eskolaren aitzinaldean. Legasako haur eta gurasoekin batera, Antonio Erregerena Bertizaranako alkatea eta Malerrekako herrietako eskoletako sei zuzendariak eta irakasle batzuk izan ziren. Legasako kontzejuaren lehendakariak ezin izan zuen joan, baina mezu bat bidali zuen, eskolen eskakizunekin bere adostasuna agertuz.

Abenduaren 4an, asteartearekin, Iturenen eginen dute elkarretaratzea eta abenduaren 11n Sunbillan. Bi kasuetan, 8:50ean elkartu eta hamar bat minutuz egonen dira eskola atarietan. Eskoletako irakasleek eta ikasleek udal ordezkariak gonbidatuko dituzte parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun