Gizonezko batek bere buruaz beste egin du Donezteben

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 28a

Desjabetzeek eragindako biktima izan litekeela diote lehenengo hipotesiek

Biktima, 59 urteko doneztebarra da. Zenbait komunikabidek aipatu dutenez, alokairuan bizi zen eta 4.200 euro inguruko zorra zeukan. Ordainketak ez egitea leporatuta, epaileak gaurtik aitzinera edozein unetan desjabetzea gauzatzeko agindua emana zuen.

Biktima, 59 urteko doneztebarra da. Zenbait komunikabidek aipatu dutenez, alokairuan bizi zen eta 4.200 euro inguruko zorra zeukan. Ordainketak ez egitea leporatuta, epaileak gaurtik aitzinera edozein unetan desjabetzea gauzatzeko agindua emana zuen. Horregatik, desjabetzeek eragindako biktima izan litekeela diote lehenengo hipotesiek. Foruzaingoak hartu du gertakaria ikertzeko ardura, baina oraingoz ez du xehetasun gehiagorik eman. Jose Antonio Sanchez Villaresek baieztatu du berria, Nafarroako fiskalburu kargua hartzeko ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun