Bertizera ateraldia egin dute Haur Hezkuntzako neska-mutikoek

Maider PETRIRENA 2012ko azaroaren 28a

3, 4 eta 5 urteko neska-mutikoak gustura ibili ziren Bertizen. Sunbillako Eskola

Gurasoek Narbarteko plazan utzi zituzten eta handik oinez joan ziren parkera

Haur Hezkuntzako neska-mutikoek, 3,4 eta 5 urtekoek eskolako ateraldia izan zuten azaroaren 8an. Legasa, Ituren, Narbarte eta Sunbillako eskola ttikiak aurtengo ikasturterako au­rreikusiak dituzten jardueren artean, lehenengoa Bertizera joatearena zen.  Gurasoek Narbarteko plazaraino eraman zituzten eta handik oinez Bertizera joan ziren. Bertizera ailegatutakoan gosaldu, parkean pixko bat jolastu eta 12:00etatik 14:00e­tara zeukaten Bertizeko bisita.  Hiru urtekoak i­tsu­­aren jokuan, animaliaren jokuan eta bertze batzuetan aritu ziren. Lau urtekoek, be­rriz, parkea bisitatu eta mendian barna buelta­txo bat egitea erabaki zuten. 5 urtekoak, zuzenean joan ziren mendira. Ondoren bazkaldu eta arratsaldeko 4etan gurasoekin elkartu ziren. Hagitz egun polita izan zela eta ederki pasatu zutela aipatu ziguten.

LEHEN HEZKUNTZAKOAK ERE BERTIZERA

Azaroaren 15ean Lehen Hezkuntzakoen txanda izan zen. Hauek ere Bertizera zuten irteera, baina kasu honetan Legasatik Bertizerako bidea oinez egin zuten, eta gero alderan­tziz. Gurasoak Legasara joan ziren neska-mutikoen bila. Bertizen ba­tzuk parkea bisitatu zuten eta bertzeak mendira joan ziren. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun