Haurrendako 'Katalina kontalari' literatur emanaldia gaur Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 21a

Txitxarra da 'Katalina Kontalari' ipuineko protagonista

Iñaki Zubeldia idazleak eta Estibaliz Jalon ilustratzaileak sortutako liburua da

Bi saio izanen dira; 17:00etan haur hezkuntzako haurrei zuzendua eta 18:00etan 6 eta 9 urte bitartekoei eskainia. Iñaki Zubeldia idazleak eta Estibaliz Jalon ilustratzaileak sortutako liburuan, naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko istorioa kontatzen da.

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Erreka Guraso Elkarteak haurrendako literatur emanaldia antolatu dute. Katalina kontalari liburuko ipuin eta ilustrazioekin gozatzeko aukera izanen dute Doneztebeko liburutegira hurbiltzen direnek.

Bi saio izanen dira; 17:00etan haur hezkuntzako haurrei zuzendua eta 18:00etan 6 eta 9 urte bitartekoei eskainia. Iñaki Zubeldia idazleak eta Estibaliz Jalon ilustratzaileak sortutako liburuan, naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko istorioa kontatzen da. Katalina kontalari lanean, txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek, beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze bat. Txitxarraren kontakizunek basoko biztanleak txoratuko ditu, kultura ahoz ahoz trasmititzeko ohitura berritzen du.

Katalina kontalari lanarekin 2008ko Etxepare Saria irabazi zuten Zubeldia eta Jalonek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun