Isidro Fagoaga musika eskolak Santa Zeziliako kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 20a

Musika eskolan, 18:00etatik aitzinera estilo desberdinetako piezak interpretatuko dituzte

Musikarien eguna, azaroaren 22an da, baina Berako Musika Eskolakoek gaur eskainiko dute Santa Zeziliako kontzertua. Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera, trikiti, piano, txistu eta bertze hainbat instrumentuen doinuak izanen dira entzungai, estilo desberdinetako piezak interpretatuz.

Musikarien eguna, azaroaren 22an da, baina Berako Musika Eskolakoek gaur eskainiko dute Santa Zeziliako kontzertua. Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera, trikiti, piano, txistu eta bertze hainbat instrumentuen doinuak izanen dira entzungai, estilo desberdinetako piezak interpretatuz. ‘Uxo zuria’ herrikoa, Beethovenen ‘Romance’, Adelen ‘Someone like you’, Vendettaren ‘Begietara begira’…. Abesti herrikoiak, klasikoak, azken urteetako arrakasten bertsioak... denetarik belarrien goxogarri. Kontzertua amaitzeko, urteroko ohiturari jarraituz, joan den ikasturtean bigarren maila gainditu zuten ikasleei diploma banatuko zaie.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun