Oier eta Imanol Kañamaresek osatutako bikoteak eskuratu du II. Mailako Nafarroako txapela. Azaroaren 16an jokatu zen Donezteben arpana txapelketako finala eta erakustaldia eskaini zuen Arostegiko bikote gazteak. Hamalau epai ebaki behar zituzten; etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai eta zutik jarritako 45 ontzako enborrari 4 epai. Irabazleek 05:55.38 behar izan zituzten lanak amaitzeko. Erritmo bizkorrean eta txukun egin zuten lana. Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Berruezok (Ibero) osatutako bikoteak lortu zuen bigarren postua. Ondorioz, bi bikote datorren urtean maila nagusian lehiatzeko aukera izanen dute.
Eskualdeko ordezkariek, ez zuten horrenbertze zorterik izan. Laugarren egin zuten Andoni Irigoien (Aniz) eta Guillermo Etxenikek (Irurita) eta azken postuan sailkatu ziren Xabier Urrutia (Arraiotz) eta Asier Arretxea (Narbarte). Ikusi argazkiak
Sailkapena:
1. Oier Kañamares eta Imanol Kañamares (Arostegi) 05:55.38
2. Alberto Oteiza (Larrageta) eta Adrian Berruezo (Ibero) 06:10.05
3. Andoni Irigoien (Aniz) eta Guillermo Etxenike (Irurita) 07:04.00
4. Xabier Urrutia (Arraiotz) eta Asier Arretxea (Narbarte) 07:45.86