Xareta eta Baztango herrietako eskolak ortzegunero kontzentrazioa egiten hasi dira, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ezarritako murrizketen aurka protesta egiteko. Azaroaren 8an Gartzainen egin zen, argazkian ageri den bezala, 15ean Iruritan eta horrela ortzegunero eskola ezberdin batean.
Aitzinera begira, azaroaren 22an Oronozen, azaroaren 29an Zigan, abenduaren 13an Zugarramurdin, abenduaren 20an Almandozen, urtarrilaren 10ean Amaiurren, urtarrilaren 17an Arizkunen, urtarrilaren 24an Arraiozen, urtarrilaren 31nAzpilkuetan eta otsailaren 7an Erratzun elkarretaratuko dira, denotan 16:45ean.