Aurten Zazpiak Bat dantza elkarteak bere 40 urteak ospatzen ditu. Honen karietara afari bat antolatua da Lur Berri gelan abenduaren 1 ean. Gaualdia arratseko 8:00etan hasiko da elkarteak eskainitako apertifa batekin, ondotik afaria: kuia eltzekaria, ahatea onddo eta patatekin, ardi gasna, txokolatezko pastiza, kafe-ttota eta arnoa. Afarirako txartelak 20 eurotan salgai izanen dira turismo bulegoan eta Pleka trinketean, azaroaren 25 a arte. Haurrentzako menu bat proposatua da ere 10 eurotan.