Urrezko Kulunka saria jaso du plazako jolasparkeak

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 15a

Uztailean estreinatu zen jolasparkeak saria jaso du. Artxiboko argazkia

Salbatore plazan paratu den Haur Parkeak Urrezko Kulunka saria jaso du Zaragozako jolasparkeen lehiaketan, 10.000 bizilagun baino guttiagoko herrietako jolasparkeak saritzen zituen A kategorian.

Urriaren 25ean jakinarazi zioten udalari sari nagusia eskuratu zuela eta azaroaren 13an jaso behar zuen saria, Zaragozako Merkatari­tza-Ganberako auditorioan.

Urdazubiko haurren parkea uztailean estreinatu zen. Bi hilabetez aritu ziren parkea egokitzen, 50.000 euro in­guruko aurrekontua izan zuen lanean.

Epaimahaiak parkearen kokapena, ingu­runearen integrazioa, erabilitako materialak eta haurren segurtasuna kontuan hartu zituen erabakia hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun