Gasa berrikusten duen enpresaren bisitekin kasu emateko ohartarazi du Foruzaingoak

TTIPI-TTAPA 2012ko aza. 15a, 14:58

Beharrezkoak ez diren berrikuste edo aldaketak egiten dituzte eta normalean baino garestiago kobratu

Oiz, Arantza, Igantzi eta Beran Eurogas S.L enpresaren izenean egiten ari diren gas berrikuspenetan irregulartasunak egon direla ohartarazi du Elizondoko Foruzaingoak. 

Adineko jendeari gasa berrikusteko etxera egiten dizkieten bisitekin kasu emateko abisua luzatu dute. Etxeetan gasaren instalazioa berrikusi eta beha­rrezkoak ez diren konponketak egin behar direla erraten diete bezeroei. Osagai ba­tzuk aldatu eta konponketak egin ondotik, normalean baino garestiago kobratzen dizkiete. Konpontze lan errazak izaten dira eta aldaketa norberak egiten badu 10 euroko kostua izanen lukeen lanarengatik, 80 euro kobratzen dituzte. Gainera, sina­tzeko dokumentu bat eskaintzen dute konponketa egin baino lehen, horrela babes legala lortzen du enpresak. Paper hauek sina­tzea ez dela beha­rrezkoa ohartarazi dute. Gisa honetako kasu berriren bat antzematen baldin bada, Foru­zain­goari jakinarazteko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun