Urteroko ohiturarekin segituz, Mariezkurrena Hernandorenatarrek bazkaria egin zuten. Urriaren 28an Gipuzkoatik etorritako familiako kide ugari bildu ziren Barranka jatetxean. Familia ugaria dira eta gerraren eraginez bizirauteko herritik ihes egin beharra izan zuten aunitzek. Estatu Espainiar guztian zehar banatuta daude familiako kideak: Gipuzkoan, Santanderren, Zaragozan, Andaluzian… besteak beste. Gehiengoa oporretan etorri ohi da Ezkurrara, familiako kideekin elkartu eta bide batez, oinordekoek beraien sustraiak ahaztu ez ditzaten.