Ezkurrakoen haserrea, Eratsungoen gozamena: orain arteko uso ehiza denboraldia oso txarra izan dela diote Ezkurrako ehiztari gehienek. Pieza gutxi ehizatu dituztela diote. Eratsungoak berriz, gustura daude aurtengo denboraldiak eman duenarekin, 250 pieza baino gehiago ehizatu baitituzte. Egun bakar batean 150 uso ehizatu zituzten. Hainbestekoa omen zen uso pasea, eskopetak kargatzeko denbora nahikorik ere ez zutela ehiztariek. Onddoak ere Eratsun aldean ugari. Ezkurran aldiz, onddoak ez baina gibelurdin franko bildu dira.