Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, azaroko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 5.429.
Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, urrian ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Azaroko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.