Pulunpa Eskola Publikoko Haur Hezkuntzako 3. maila (5 urte) eta Lehen Zikloko lehenengo mailako (6 urte) ikasleek proiektu berri bat egin dute ikasturte honetan. Aurtengo proiektuaren izena Medikuak da, beraz beraien gela Pulunpa kontsulta bihurtu dute, Medikuen txokoa sortuz.
Bere atentzioa ingurura zabaldu nahian tentsioa eta bihotz taupadak neurtzeko aukera ematen dute mediku-erizain ttikiek. Horretarako, aldez aurretik ordua eskatu behar da 948 451554 telefonoan eta 5-6 urtetako medikuaz galdetu edota beraien gelara joan beharko da ordua eskatzera eta bertan artatua izatera.