Jexus Mari eta Fran sailkatu dira Euskal Herriko mus txapelketako zonaldeko faserako

Mattin LARRALDE 2012ko azaroaren 14a

Mus Txapelketako finalistak Mattin LARRALDE

Uxue eta Rajari irabazi zioten finalean

Herriko ostatuan Euskal Herriko mus txapelketan sailkatzeko partidak jokatu ziren. Denetara sei bikote aritu ziren eta hauen artean Jexus Mari eta Fran izandu ziren irabazleak. Finala Uxue eta Rajaren kontra jokatu zuten. Irabazleak  zonaldeko partidak jokatzeko sailkatu dira. Zorionak bikote honi eta ea bide luzea egiten duten. Nork daki, beharbada Agurainen jokatuko den finalean ikusiko ditugu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun