Eguberrietako saskirako boletoak salgai daude

TTIPI-TTAPA 2012ko azaroaren 14a

Erreka Kirol Elkartearen Eguberriko saskiaren boletoak dagoeneko salgai daude herriko komertzioetan. Port Aventuran asteburu bat bi pertsonentzat, ordenagailua (mahaikoa edo portatila, aukeratzeko), mendi bizikleta, telebista DVDrekin, Elgorriaga­ko Balnearioan bi per­tsonentzako bonoa bazkaria barne, Segway-en ibilaldia Leur­tza Abenturaren eskutik bi pertsonentzat, ardoa, urdaiazpikoa, likoreak... eta berritasun bezala 9"-ko Tablet bat izanen du elkartearen jarduerak finantziatzeko hagitz garrantzitsua den saskiak. Zozketa abenduaren 22an eginen da elkartearen egoi­tzan, 13:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun