Erreka eta Mendaur guraso elkarteek, 2012-2013 ikasturtean, neguko ludoteka martxan jarri dute, hainbat ekimen landuz: eskulanak, ipuingintza, antzerkia, birziklaia tailerrak, jostailuen merkatua… Azaroaren 7an abiatu zen, zinean egindako birziklapen tailerrarekin. Azraoaren 17an, larunbat arratsaldeko 6:00etan, Agur Manhattan antzezlana eskainiko du Leitzako Xagu antzerki taldeak zinean, gazte eta helduendako. Azaroaren 18an, igandean, zine saioekin segituz, Kung Fu Panda 2 filma ikusgai izanen da 16:30ean eta Men in Black 3 18:30ean.
Azaroaren 21ean, asteazkenarekin, Mankomunitatearekin batera antolatuta, Iñaki Zubeldia ipuin kontalaria ariko da, 17:00etan Haur Hezkuntzakoentzat eta 18:00etan Lehen Hezkuntzakoentzat. Azaroaren 28an, berriz ere birziklapen tailerra izanen da zinean 17:00etan.