Nafarroako Gobernuak 43 Moderna zigilu eta 6 aipamen berezi eman dizkie irabazi-asmorik gabeko 46 toki-erakundek sustatutako interes orokor edo sozialeko proiektuei, eta haiek gauzatzeko lanik gabe zeuden pertsonak kontratatu dituzte. Eskualdean, Zubieta, Bera eta Doneztebeko Udalen proiektuak eta Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitatekoa izan dira zigilua jaso zutenak, urriaren 26ko ekitaldi instituzionalean.