Txirrindularitza indartzeko bilera antolatu dute Donezteben azaroaren 16an

Ttipi-Ttapa 2012ko aza. 14a, 09:05

Arratsaldeko 19:00etan izanen da Erreka elkartearen egoitzan

Nafarroako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza berriak kirol hau Bidasoaldean berrindartzeko bilera batera deitu ditu eskualdeko klubak eta interesatuta dauden guztiak. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Erreka elkartearen egoitzan.

Nafarroako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza berriak, kirol hau Bidasoaldean berrindartzeko bilera batera deitu ditu eskualdeko klubak eta interesatuta dauden guztiak. Duela urte batzuk txirrindularitzak bailaran zuen indarra berreskuratu nahi da. Probak antolatu, txirrindularitza eskolak sortu... nahi dituzte. Horregatik bilera batera deitu ditu eskualdeko klubak eta interesatuta dauden guztiak. Bilera azaroaren 16an, ortzirala, arratsaldeko 19:00etan izanen da Erreka elkartearen egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun