Larunbatean (azaroak 10) erabaki ziren Nafarroako Sokatira Txapelketako lehen bi txapelak, Lakuntzan. Gizonezkoen 640 kilokoan Berriozar gailendu zen bigarren jardunaldian ere, eta antzekoa gertatu zen emakumezkoen 390ekoan, Sakana izan baitzen garailea.
Gizonezkoetan, lehen jardunaldian berdindu egin zuten Amaiur eta Txantreak, baina bigarrenean baztandarrak nagusitu ziren eta hortaz, azpitxapeldun izan dira 640 kiloko kategorian.
Azken Sailkapenak: 640 kilo (Gizonezkoak 8x8)
1.- BERRIOZAR (Berriozar): 6 puntu
2.- AMAIUR (Amaiur): 3,5 puntu
3.- TXANTREA (Iruñea): 2,5 puntu
390 kilo (Emakumezkoak 6x6)
1.- SAKANA (Arbizu): 4 puntu
2.- BASABURUA-IMOTZ 2 puntu
Datorren igandean, azaroak 18, gizonezkoen 600 kiloko eta talde mistoen 420 kiloko lehen jardunaldiak jokatuko dira Latasako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.