‘Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa’ bideoa eta argazki erakusketa herriz herri

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 12a

Iruritan, pasa den ortziralean egin zuten 'Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa' bideoaren aurkezpena.

Iruritan azaroaren 9an aurkeztu eta orain azaroaren 26ra arte, Baztan eta Urdazubiko herrietan ikusteko aukera

Bidelagun, Laguntza Emaile Taldeak adineko pertsonen memoria biltzeko egindako ekimena da. Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jasotzen dituzte bideoan. Horrekin batera Baztango argazki zaharrak ere izanen dira ikusgai.

Ortziralean, Iruritako Jauregia etxean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Jende aunitz bildu zen Bidelan, Laguntza Emaile taldearen ekimenaren berri izatera. 'Zaharrean berria bilatzen eta berrian betikoa' lanean Baztan eta Urdazubiko zenbait gizon-emakumeen bizipen eta istorioak jasotzen dituzte. Horretaz gain, Foto Menaren artxiboari eta Dorrea elkarteari esker, Baztango argazki zaharren erakusketa txiki bat ere antolatu dute.  Orain Urdazubi eta Baztango bertze herrietan ere bada emanaldiaz gozatzeko aukera. Urriaren 26ra bitarte, astez, herri desberdin bat bisitatuko baitu bideo eta argazki erakusketak. Dagoeneko Elizondon dago ikusgai eta gaur arratsaldean Almandozen eginen du geldialdia.

 

Datozen emanaldiak:

Azaroak 10-14. Elizondo-Elbete. Arizkunenea Kultur Etxean, 18:00-20:00

Azaroak 12. Almandoz. 18:30etan Futbolinean

Azaroak 13. Berroeta. 18:30etan. Batzarretegian.

Azaroak 14. Aniz. 18:00etan. Elkartean.

Azaroak 15. Ziga. 19:30etan. Elkartean.

Azaroak 16. Oronoz. 18:00etan. Oronozko Batzartokian.

Azaroak 19. Arraioz 18:00etan. Elkartean.

Azaroak 20. Lekaroz. 18:00etan

Azaroak 21. Arizkun. 18:00etan. Elkartasuna •Elkartean.

Azaroak 22. Erratzu. 19:00etan. Elkartean.

Azaroak 23 Amaiur. 18:00etan. Otsondo Elkartean.

Azaroak 26 Urdazubi. 18:00etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun