Amets Arzallus, hirugarrenez, Xilaba txapelketako irabazle

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 12a

Amets Arzallusek hirugarrenez jantzi zuen Ipar Euskal Herriko txapelketa nagusiko txapela. Adur Larrea

Hodei Barrosoren aurka nagusitu da hendaiarra buruz burukoan

1900 bertsozaletik gora. Aurten eszenatoki berria zuen finalak. Lehenengoz Baionan jokatu da Xilaba txapelketako azken saioa. Sorpresarik ere izan zen, askorentzat faboritoen artean zegoen Sustrai Colina bidean utzi eta Barroso iritsi baitzen Arzallusekin batera buruz burukora.

1900 bertsozaletik gora Lauga kiroldegian. Aurten eszenatoki berria zuen finalak. Donibane Lohizunen jokatu ohi zen Xilaba txapelketako azken saioa, baina aurten, lehenengoz Baionan jokatu da. Oholtza gainean, Amets Arzallus, Odei Barroso,Sustrai Colina, Maddi Sarasua, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua.   Bi beteranoen, Arzallus eta Colinaren, izenak entzuten ziren faborito nagusitzat saioa hasi baino lehen. Azkenean ordea, Colina bidean utzi eta Barroso iritsi zen Arzallusekin batera buruz burukora.  Azken bertsoaren ondorik, 22 puntu eta erdiko aldea atera zion Arzallusek Barrosori. Emile Larre Euskaltzain, apaiz, idazle eta Herriako ohorezko zuzendariak jantzi zion Ametsi txapela. Maddi Sarasua gaztearen saioa ere aipagarria, 16 urterekin laugarren postua lortu baitzuen.

Sailkapena eta puntuazioa:

1.- Amets Arzallus, 784 puntu

2.- Hodei Barroso, 761,5 puntu

3.- Sustrai Colina, 449 puntu

4.- Maddi Sarasua, 414 puntu

5.- Eneritz Zabaleta, 405,5 puntu

6.- Xumai Murua, 397, 5 puntu


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun