Urriko azken larunbatean grabazio estudioan sartuta ibili dira Doneztebeko abesbatzakoak. Nafarroako Minbiziadun Haurren Laguntzarako Elkarteak diska bat kaleratuko du eta bertan lau abesbatzen grabazioak irtengo dira, tartean Mendi abesbatzakoen ahotsak izanen dira. Bortz abesti interpretatu dituzte, folklore eta polifoniakoak. Diska Tuterako Gaztanbide Antzokian eta Iruñeako Baluarten aurkeztuko dute. Abesbatzako partaideek esperientzia ederra izan dela diote «zinez berezia izan da sozialki nahiz emozionalki halako garrantzia duen zerbaitetan lagundu ahal izatea. Zer eta gehien gustatzen zaigunaren bitartez, gure musika eskainiz».