'Y ahora a donde vamos?' filma ikusgai azaroaren 11n Lesakako Herriko Etxean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 9a

Segidan, Maria Castejonek zuzendutako indarkeriari buruzko solasaldia antolatu dute

Nadine Labaki Libanoko zuzendariaren filma proiektatuko dute zine forumean. Segidan, Maria Castrejonek zuzenduta indarkeriari buruzko solasaldia eginen dute. Azaroaren 25aren harira, autodefentsa ikastaroa, elkarretaratzea eta hitzaldia ere eginen dituzte azaroan.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna azaroaren 25ean ospatuko da, baina aitzinetik ekintza ugari antolatu dituzte Lesakan. Azaroaren 11ko zine forumarekin emanen diote hasiera  azaroaren 25aren arira, prestatutako egitarauari.

Igandean, azaroaren 11n, zine foruma antolatu dute eta 'Y a donde vamos?' pelikula izanen da ikusgai Herriko Etxean. Arratsaldeko 17:00etatik aitzinera  Nadine Labaki Libanoko zuzendariaren filma ikusteko aukera izanen da. Segidan, Maria Castrejonek zuzenduta indarkeriari buruzko solasaldia eginen dute.

Azaroaren 17n, goizeko 9:30etik 13:30etara autodefentsa tailerra antolatu dute. Afin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta Emagintza elkarteko emakumeek emanen dute. Koskontako bidea 7-2an izanen da tailerra. Izena emateko epea ortziralean, azaroaren 16an akituko da (Herriko Etxeko kultur teknikariari).

Azaroaren 21ean Bilgune Feministak hitzaldia eskainiko du Lesakako Udaleko Bilera Aretoan. 'Indarkeria motak identifikatzen ditugu?' gaia landuko dute. Gizon eta emakumeei zuzendutako hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izanen da.

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunarekin bat eginez, elkarretaratzea eginen dute Lesakako plazan, 13:00ean.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun