Saralegi, Pellejero eta Kastro Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 7a

Aldatzen, azaroaren 11n, jokatuko da eguerdiko 13:00ean.

Guztira hiru kanporaketa jokatu dira eta kanporaketa bakoitzeko lehen bi sailkatuek lortu dute finalerako txartela. Hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko dituzte aizkolariek azaroaren 9an Aldazen jokatuko den finalean.

Igandean, azaroaren 11n, erabakiko da nor den Euskal Herriko III. Mailako aizkora txapelketako irabazlea. Aldatzen eguerdiko 13:00ean jokatuko da norgehiagoka frontoian. Eskualdeko hiru ordezkari egonen dira final handian: Ruben Saralegi leitzarra, Asier Pellejero aresoarra eta Raul Kastro urroztarra. Hauekin batera, Julen Kañamares (Arostegi), Arkaitz Jauregi (Ilarduia) eta Iban Resano (Dorrao) lehiatuko dira. Hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko dituzte eta denbora hoberena egiten duena izanen da garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun