1.286 lagun zeuden langabezian eskualdean urri hondarrean

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 6a

Irailean baino 44 gehiago eta abuztuan baino 96 gehiago dira Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emandakoak

Irail hondarrean baino 44 langabetu gehiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak urriaren 31n, 1.286 zehazki. Bi hilabetetan 96 langabetu gehiago ditu eskualdeak eta inoiz izan duen daturik kaxkarrena, 1.300 langabetuetatik hurbil. Nafarroan banaz bertze %2,65 igo da langabezia urrian eta gurean oraindik gehiago, % 3,54.

Urrian 1.503 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 53 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 554 lagun daude langabezian, irailean baino 30 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere 572tik 578ra igo da langabetu kopurua urrian. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, 92tik 94ra igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan artean ere 54tik 60ra pasatu dira lanik gabe daudenak.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten eta urrian igoera nabarmenena izan duen lan arloa izan da, 791tik 823ra igo baita langabetu kopurua. Industria arloan, aldiz, 203tik 197ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, 161etik 177ra igo da langabetu kopurua. Nekazaritzan lau langabetu gehiago daude, 29, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 60 lagun daude langabezian, irail hondarrean baino 2 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun