Hiri Hondakinen Mankomunitatetako azaroko zozketa egin da

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 6a

5.429 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuen lotea eskuratuko du

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, azaroko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 5.429.

Saria, zonaldeko produktuekin osatutako lotea izanen da. Aipatu, bertzalde, urrian ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Azaroko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun