Doneztebeko zine emanaldiak azaroaren 4an hasiko dira berriz ere Guraso Elkarteen eskutik

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 31

Neguko ludoteka ere martxan paratuko dute ikasturte honetan

Erreka eta Mendaur guraso elkarteak azaroaren 4an (igandea) aurtengo zine emanaldiei hasiera emanen diete bi pelikula eskainita: 16:30ean Tintin eta 18:30ean American Pie 8. Lehendabiziko hitzordu honekin sei hilabeteko programazioa martxan jarriko dute guraso elkarteek.

Erreka eta Mendaur guraso elkarteak azaroaren 4an (igandea) aurtengo zine emanaldiei hasiera emanen diete bi pelikula eskainita: 16:30ean Tintin eta 18:30ean American Pie 8. Lehendabiziko hitzordu honekin sei hilabeteko programazioa martxan jarriko dute guraso elkarteek.

Hamabortzero, eta apirilaren bukaera arte, luzatuko dira emanaldiak eta, aurreko denboraldian bezala, sarrera euro batekoa izanen da. Denboraldi osoan zehar hogeita lau pelikula pantailaratuko dira; Eguberrietan eta Aste Santuan emanaldi bereziak antolatzeko asmoa dute. Emanaldi hauek burutzeko Udala eta Burrunba taldearen laguntza izanen dute aipatutako elkarteek.

Zineaz gain, bi guraso elkarteek neguko ludoteka bat martxan paratuko dute ikasturte honetan. Heldu den azaroan 7an (asteazkena) hasita eta Aste Santua bitarte, asteazkenero hainbat ekitaldi kulturala bideratuko dira: birziklaia tailerrak, eguberrietako tailerrak, ipuingintza tailerrak, trukaketa tailerrak…

Ekimen honen barrenean ere, azaroaren 17an (larunbata), arratsaldeko 6etan Leitzako Xagu antzerki taldeak Agur, Manhattan antzezlana taularatuko du Doneztebeko zine aretoan. Azaroko eskaintza kulturala borobiltzeko bertze hitzordu garrantzitsua burutukoa da hilaren 21ean (asteazkena) Doneztebeko liburutegian eta Iñaki Zubeldia idazlearen eskutik. Zubeldiak eskainiko duen ipuin emanaldia Malerrekako Mankomunitatearekin batera antolatu da. Ipuin kontaketak bi emanaldi izanen ditu: 17:00etan haur hezkuntzakoentzat eta 18:00etan 6urtetik 9 urte bitartekoentzat. Tailer, antzerki emanaldi eta ipuin kontaketa hauen helburua herriko eskaintza kulturalari bultzada ematea eta haur eta gazteen artean hainbat balore eta trebezia lantzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun