Ugaitz Elizalde eta Beñat Oronoz Nafarroako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 31

Nafarroako buruz buruko pilota txapelketaren finalak jokatu dira asteotan. Urriaren 12an kadete eta jubenil mailako finalak jokatu ziren eta bietan izan ziren eskualdeko ordezkariak. Jubeniletan, Errekako Ugaitz Elizalde iturendarrak 18 eta 8 irabazi zion Huarteko Astiz-i, baina kadetetan, Bor­tziriak taldeko Ander Erran­donea beratarrak 9-18 galdu zuen San Juango Lasorekin. 22 urtez beheitiko finalean, berriz, Errekako Beñat Oronoz lesakarrak 18 eta 4 irabazi zion Pilotajaukuko Lopez-i urriaren 21ean Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun