Malerrekako eskuz binakako XI. txapelketan izen emateko epea zabalik

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 31

Urtero bezala, partehartze handia espero da Errekak antolatutako pilota txapelketan Artxiboko argazkia

2013ko urtarril erdialdera hasiko dira lehian

Malerrekako eskuz binakako XI. pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du Doneztebeko Erreka elkarteak. Pilotariak lehen mailako benjaminetan, alebinetan, infantiletan, kadetetan, jubeniletan, 22 urtez beheitikoetan eta senior elite kategoriatan lehiatuko dira. Kategoria guztietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite lehiaketan izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte. Hirugarren urtez Diario de Noticias izena hartuko duen txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da eta 2013ko urtarril erdialdera hasita, otsaileko azkeneko astean edo martxoko lehendabizikoan akitzea espero dute. Federatutako pilotariek azaroaren 11 arteko epea izanen dute izen emateko, horretarako salaae@gmail.com helbide elektronikora ida­tzi eta norbere telefonoa edo posta elektroni­koa jarri beharko dira izen-emateko orrian. 
 
IGANDE GOIZ ETA ASTEAZKEN ARRATSALDEZ
 
Txapelketako partida gehienak igande goizetan jokatuko dira. Legasan benjamin mailakoak, Iruritan alebin mailk, Lesakan infantil mailakoak, Donezteben kadeteak, Beran jubenil eta aub-22 mailakoak (azken hauek astezkenetan) eta Donez­te­ben senior elite mailakoak (asteazkenetan).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun