Benjamin eta alebin mailako taldeak ligan lehen aldiz

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 31

Benjamin eta alebin mailako 21 talde egin dituzte eskualdeko taldeek. Horra batzuk. Aitor AROTZENA / Juanjo GUERRERO

Beti Gazte, Gure Txokoa, Doneztebe eta Baztango taldeak ari dira

Orain artean, konpetizioko futbol liga ofizialak infantil mailan hasten zuten eskualdeko taldeek. Aurten, Nafa­rroako Federazioak benjamin (7-8-9 urte) eta alebin (10-11 urte) mailako neska-mutikoendako liga antolatu du. Baztan, Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoak hainbat talde atera dituzte bi kategoria horietan futbol-8an ari­tzeko eta urriaren 20-21eko asteburuan hasi ziren. Haserako partidak Lesakan, Donezteben eta Elizondon jokatuko dituzte beti, Nafa­rroa osoko taldeak mul­tzoka banatu baitira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun