Urriaren 13an esku baloiko neskak Donapaleuren kontra aritu dira etxean eta irabazi egin dute 24-11. Urriaren 21ean, errugbian lehen ekipak galdu egin du Lesperonen kontra 17-8 aldiz erreserbak irabazi egin du. Urtxintxak berriz ere etxean aritu dira Orthezeko ekiparen kontra eta irabazi dute 23-18. Gure kirolariek ongi hasi dute sasoina agian horrela segituko dute!