Bertsu afaria

Joana GUERENDIAIN 2012ko urriaren 31

Azaroaren 17ean Olhain ikastolak eta gaztetxeak bertsu afari bat antolatu dute Lur Berri gelan. 19:00etan Mikel Markezek kantaldia emanen du urririk izanen da afarirako txartela dutenentzat bertzenaz sartzea 5 eurotan da. Afaria arratseko 20:30ean emana izanen da. Bertsulari gonbidatuak Anjel Mari Peñagarikano, Odei Barroso, Maialen Lujanbio eta Maddi Ane Txoperena izanen dira. Afarirako txartela 20 eurotan da eta azaroaren 14a arte Herriko Etxeko edantegian salgai izanen dira, data horretatik goiti tokiak erreserbatuko beharko dira: 0559542758 edo 0673900352.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun