Azaroaren 4an, igandearekin, usoaren besta ospatuko da Saran. Egun hori goizeko 10:30ean hasiko da mezarekin, ondotik 11:00etan usategiaren bisita (izen emaitea beharrezkoa da) hitzordua plazan emana da. Ber mementuan pilota partida bat izanen da plazan eta ondotik dantzak. 13:00etatik goiti jatetxeetan usoa jateko aukera izanen da eta eguna goxoan bukatzeko 17:00etan Goraki taldeak kontzertu bat emanen du, sartzea 10 eurotan da eta tokiak aitzinetik salgai dira Turismo Bulegoan.