1952an sortutakoen klaseko biltzarra Ibarrondoko Ttotta ostatuan

Franck Dolosor 2012ko urr. 31a, 14:34

Graxi MUGIKA

1952an sortu diren senpertarrek klaseko biltzarra izan dute berriki Ibarrondoan den Ttotta ostatu berrian. Parada izan dute 60 urtez bizi izan dituzten gora beherak aipatzeko eta elgarrekin momentu goxoa pasatzeko. Bertzalde, azaroaren 17an, arra­tsean, aurten 35 urte betetzen ditzuten senpertarren biltzarra eginen da Ibarrunen. Lehenago Julien Fagoaga zenaren meza errana izanen da 1977an sortu diren senpertarrek gogoan baitute duela lau urte zendu zen adiskidea. Meza 19:00etan eginen da Senpereko Jondoni petrikari elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun