Kantu bat Senpere izen ofiziala izan dadin

Franck DOLOSOR 2012ko urr. 31a, 14:30

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bai dinamika sustatzen du Euskal Herriko hainbat herritan. Helburua euskararen tokia handitzea da herriko sektore desberdinetan, herritarrek hautatu eta antolatu ekimen desberdinen bitartez, oro har, euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea Senperen. Herriko elkarte eta norbanakoek talde bat osatu dute eta lehen lan gisa izenpedura bilketa bat antolatu dute, Senpere herriaren izen ofiziala bilaka dadin. Izenpetze kanpaina uda ai­tzin abiatu zen, eta orain, bigarren bultzada bat eman nahi diote taldeko kideek. Horretarako kantu bat idatzi eta bideoz grabatu dute (vimeo.com/51432356).
 
Izan ere, alde batetik, euskarazko izena zuten auzo edo errekak fran­tsestu dituzte eta orain ez dute fitxik erran nahi eta bestetik, euskarazko izenek eta euskarak senpertarrentzat duten ga­rrantzia aldarrikatzeko, herriko izenari lehentasuna eman behar zitzaiola pentsatu dute taldeko kideek.Senperen euskaraz bizi nahi duten he­rritarrak badira, eta he­rria Senpere deitzen da, beraz galdegiten diote Herriko Etxeari euskaraz­ko izena bilaka dadin he­rriaren izen ofiziala.  
 
Izenpedurak biltzeko blog bat sortu da (senpere.wordpress.com). Senpertarrei eta Senperetik kanpoko norbanako zein elkarteei galdegiten diete izenpetzea. Horrez gain, beste he­rrietara luzatu nahi diete gomita, izan ere, ho­rrelako aldarrikapenak bideratzeak herri honetan euskaraz bizi nahi duten herritarrak badirela adierazteko urrats eraginko­rra izanen bai li­tzateke.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!