Senpere eta inguruetako 35 lagun bildu dira suaren inguruan Santa Barbaran

Franck DOLOSOR 2012ko urr. 31a, 14:29

Senperen Kantuz taldeko lagunekin hainbat kantu eskaini zituzten. Mixel MENDIBURU

Noaingo gudan lapurtarrek parte hartu zuten

Nafarroako historia gogoratzeko eta erreinu zaharra omentzeko su haundia piztu dute be­rriki Santa Barbara mendi kaskoan herriko eta inguruetako 35 lagunek. Mizel Jorajuriak aipatu zuen Noaingo gudan, lapurtarrek parte hartu zutela eta konkistak hogoita bortz bat urte iraun zuela. Guda irabazi eta, bere bihotz ona eraku­tsi nahirik Karlos bosgarrenak erran zuen:"Barka­tzen diet Nafarrei, bainan ez Lapurtarrei, ez Baztangoei, ez Bortz-Hiritarrei ez eta Bertizgoei" Sua indartzen ari zen heinean, bere semearekin eta Senperen Kantuz taldeko lagunekin, Mar­txel Brave musikariak Nafa­rroako kantuak aireratu zituen: Michel Labeguerierenak, Jean Michel Be­da­xagarenak, Xabier Leterenak, eta Benito Ler­txun­direnak. Giro biziki atsegina piztu zen bi oren iraun zuen besta hortan; eta sua itza­lita, denak poliki poliki eta pozik etxe­ratu ziren, esku argiak lagun eta Nafarroa gogoan…
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun