20 000 bisitari bildu ditu aurten Lurrama feriak. Miarritzeko Irati aretoan ospatu den kalitateko laborantza jasangarriaren aldeko azokan senpertar ainitz bildu da, bertzeak bertze laborariak eta eskoletako ikasle gazteak. Aipagarria da aurten lehen aldikoz Stéphane Le Foll Frantziako laborantza ministroa agertu dela Lurraman laborariak entzuteko eta errateko nola negoziatu nahi luketen Europako laborantza politika amankomuna. Lurramako antolatzaile eta Euskal Laborarien Batasuneko buruzagien erranetan ezagupen haundia da ministro bat ferian agertzea. Gogoratu Pauen dagoen prefetaren bidez aitzineko gobernu eskuindarrak trabak eta epaiketak bertzerik ez zizkiola egiten Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteari.