Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa azaroaren 3an abiatuko da Gorritin

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 31

Joan den urtean txapeldun izan zen Amaiur. Aurten ere eskualdeko talde bakarra izanen da Nafarroako txapelketan. Artxiboko argazkia

Gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia eta emakumezkoen 390 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dira larunbatean 18:00etan hasita

Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa azaroaren 3an, larunbat arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Gorritiko pilotalekuan. Guztira lau jardunaldi jokatuko dira. Gizonezkoan bi pisutan lehiatuko dira eta zortziko taldeak izanen dira. Emakumezkoetan, berriz, seiko taldeak izanen dira eta pisu bakarrean lehiatuko dira. Aurten, bugarren aldiz talde mistoen txapelketa ere antolatu da. Pisu bakarrean lehiatuko dira eta seiko taldeak izanen dira (hiru gizaseme eta hiru emakume).

Larunbateko saioan, gizonezkoen 640 kiloko lehen jardunaldia eta emakumeen 390 kiloko lehen jardunaldia jokatuko da. Gizonezkoetan hiru talde izanen dira, Berriozar, Txantrea eta Amaiur. Emakumezkoetan bi talde izanen dira: Sakana eta Basaburua-Imotz. Kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia azaroaren 10ean jokatuko da Lakuntzako pilotalekuan, 8:00etatik aitzinera.

Ondotik, azaroaren 18an, gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldia, eta talde mistoen 420 kiloko lehen jardunaldia jokatuko da, oraindik erabaki gabeko lekuan. Gizonezkoetan, Basaburua-Imotzek ere taldea aterako du pisu honetan, Berriozar, Txantrea eta Amaiurrekin batera. Talde mistoak, berriz, Sakana-Amaiur, Basaburua-Imotz eta Berriozar izanen dira. Bi kategoria hauetako txapela Berriozarren azaroaren 24an jokatuko den bigarren saioan erabakiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun