Ernadi Rock jaialdia antolatu du bigarren urtez Malerrekako Gazte Asanbladak

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 31

Afu, Bide bakarra, Kaskezur eta Garraxi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte larunbat arratsean. Artxiboko argazkia

Azaroaren 3an ekitaldiak prestatu dituzte egun osoan

Joan den urteko arrakasta ikusita, Malerrekako Gazte Asabladak Ernadi Rock jaialdia antolatu du bigarren urtez. Kontzertuak arratsean izanen dira, baina egun osoan ekitaldiak antolatu dituzte Doneztebeko Santa Luzia Plaza inguruan.

Joan den urteko arrakasta ikusita, Malerrekako Gazte Asabladak Ernadi Rock jaialdia antolatu du bigarren urtez. Kontzertuak arratsean izanen dira, baina egun osoan ekitaldiak antolatu dituzte Doneztebeko Santa Luzia Plaza inguruan.

«Pasa den urteko arra­kasta ikusita aurten ere malerrekako gazteei ernatzeko deia luzatu diegu Malerrekako Gazte Asanbladatik, bigarren urtez Ernadi rock jaialdia antolatu baitugu. Izan ere, inoiz baino arrazoi gehiago dauzkagu gazteok karrikara atera eta gure haserrea adierazteko. Baina, esaera hark zioen moduan umorerik gabeko iraultza, gorringorik gabeko arrau­tza denez, ezin humorerik falta gurean ere. Ernadi rock, gauza asko baita, baina, bereziki ongi pasatzeko egun bat da, eskualdeko gazteok elkar ezagutu eta gure harremanetan sakon­tzeko egun ezin hobea". Halaxe diote Malerrekako Gazte Asanbladako kideek eta helburu horretan, egun paregabea antolatu dute larunbat honetarako, azaroaren 3rako eta hain­bat ekitaldi eginen dira Santa Luzia plazan paratuko den karpan.

Larunbat goizeko 10:00etan argi soinuak izanen dira. 11:00etan Rokodromoa eta birziklapen tailerrak haurrentzat. 12:00etan aurpegi margoketa. 14:00etan animaleko bazkaria (Txartelak Titi ostatuan salgai daude). 17:00etan gazte jokuak tabernaz taberna. 21:00etan afaria borondatearen truk. 22:30ean kontzertuak eskainiko dituzte Afu, Bide bakarra, Kaskezur eta Garraxi taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun