10 senar-emazte eta 30 ohorezko kide omendu ditu Arkupeak elkarteak

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko urr. 31a, 09:18

1962ko antzezpenaren une bat eta bertan aritu zirenen argazkiak. Fernando ETXEBERRIA

Urriaren 13an besta egun ederra izan zuten Arkupeak erretiratuen Elkarteko kideek. Doneztebeko elizan meza aditu eta gero, urtero bezala, omenaldien txanda izan zen. Urrezko ezteiak ospatu dituzten senar-emateak eta 85 urte bete dituztenak zoriondu zituzten eta Baz­kidearen Eguna ere egin zuten. Gero bazkaria ederra dastatu zuten eta eguna  dan­tzaldia­rekin akitu zuten. Guzira 637 lagunek parte hartu zuten ospakizunean.
 
Bi ekimenak egun berean egiten zen lehen aldia zen. Orain arte, Bazkidearen Eguna urte hondarrean egin izan da, eta omenaldiak ekainean. Aurten, ordea, biak batera urrian egitea erabaki zuen Arkupeak Elkarteak. Batetik, Nafarroako jubilatu elkarte aunitzen artean zabaldua dagoen ohitura hemen ere ezarri nahi dutelako egin dute aldaketa hau. Bertzetik, berriz, zuzendaritza talde berriak urtean hildako bazkideak gogoan eduki nahi zituelako.
 
URREZKO EZTEIAK ETA 85 URTE
50 urte ezkondurik bete dituzten senar-emazteaj hauek dira: Vicente Fagoaga eta Mª Cruz Tolosa (Bera); Migel Dagerre eta Xole Iturbide (Erratzu); Migel Hita eta Francisca Etxe­berria (Igantzi); Hipolito Iparragirre eta Mª Mar Sanzberro (Igan­tzi); Teodoro Irigoien eta Kon­txita Etxebeste (Igan­tzi); Jose Zurriarain eta Anunciacion Babaze (Irun); Miel Barriola eta Feli Aierdi (Lei­tza); Enrique Bildarraz eta Mª Cruz Zabaleta (Leitza); Eusebio Maritorena eta Isabel Uharte (Leitza); Migel Manterola eta Mª Jesus Legaz (Sunbilla). Denek bere oroigarria jaso zuten eta argazkiak atera zituzten senideekin.
 
 Aurten 85 urte bete edo beteko dituztenak, berriz hauek izan dira: Aresoko Pilar Arraiago Hernandorena, Arizkun­go Francisco Jabier La­rralde Ustariz, Berako Josefa Agirre Irazoki, Pepita Barandiaran Aldasoro, Vicente Fagoaga Barberon, Pakita Ira­tzoki Berasain eta Migel Martinez Laskurain, Donamariako Jacinta Inda Arregi eta Leon Lasaga Irazoki, Doneztebeko Esperanza Olaizola Caminoa eta Maritxu Oskoz Sarratea, Erratzuko Migel Dage­rre Larregi, Etxalarko Perpetua Arburua Itu­rria eta Maria Zubieta Arburua, Goizuetako Milagros Lujanbio Loiar­te, Igantziko Francisca Etxe­berria Telletxea, Irungo Elena Gallego Miguel, Lucia Otaegi A­rrieta eta Luis Sorzabalbere Otxo­teko, Iturengo Hilaria Mutuberria Martikorena eta Mikaela Etxeberria Hernandorena, Lesakako Bittori Pikabea Altzugarai eta Anastasio Ramos Rueda. Oizko Maria Zelaieta Saldias, Oronozko Sagrario Etxandi Uterga, Sunbillako Alberto Arretxea Bertiz, Urrozko Josefa Etxegia Te­lletxea, Zubietako Julia Uhalde Indakoetxea eta Zugarramurdiko Juan Bidegain eta Mª Jesus Gainza.
 
MENDI TALDEAREN URTEKO BESTA
Arkupeak elkarteko mendi taldeak ere urteko besta egin zuen urri­aren 17an, Lezeta jate­txean. Aurretik, mendi ibilaldia egin zuten O­tsondo inguruan, haize bortitza lagun zutela.
 
Arkupeak elkarteko mendi taldea joan den urtean hasi zen lanean, zuzendaritza batzordea berritu zenean, baina 15 urte baino gehiagoko historia dauka. Zehazki, 1996an Baztango Santiago Bidea egin zuen Ar­kupeak elkarteak, Dan­txarinetik Iruñera. 14 laguneko talde batek, lehengo bidearekin segitu zuten Barrankan barna, Ziordia bitarte. Halako arrakasta izan zuenez, Iruñetik Santiagora bidearekin segi­tzea erabaki zuten, baina Arkupeak elkartearen barnean ezin zenez egin, mendi talde be­rria sortu zuten: Goiz Mendi Taldea. Lau urtetan hi­ru aldiz egin zuten Frantziako Bidea eta 2011n Kostako Bidea. Aragoiko Bidean ere ibili ziren. Hilabetean behin Euskal Herriko mendiren bat igo­tzea eta ekai­nean, Pirinioetara as­tebeteko ateraldia egi­tea ere erabaki zuten.
 
Arkupeak elkarteko junta berria osatzerakoan, elkarte barnean osatu zen mendi taldea eta hileroko ateraldiekin segitzen dute. Honela, Ibardin, Ezkurra, Leitza, Aralar, Bertiz eta Otsondo inguruan ibiliak dira eta Saioa, Txindoki, Aizko­rri eta Gorbeara joateko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun