Azaroaren ean, larunbat arratsaldeko 16:00etan Hernaniko Galarretan abiatuko den jaialdian jokatuko da Oriamendiren Promozio txapelketako finala. Endika saldiastarra eta Aizpuru III, Ezkurra II eta Olazar doneztebarren kontra ariko dira. Urriaren 30ean, asteartean aukeratu zituzten pilotak.
Ez zen ezusterik izan eta lauak kontent agertu ziren hautatutako pilotekin, baina lauak bat etorri ziren, egitan nola ibiltzen diren ikusteko larunbatera arte esperatu beharko dela adierazterakoan. Tenperaturak zerikusi handia izan dezake horretan.