Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du Aurtizko bestetan

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urriaren 30a

Larunbatean trikitixa jaialdia eskainiko dute aurten ere trikitilari eta panderojoleek. Artxiboko argazkia

San Martin egunean aizkora apostua jokatuko da

Lau eguneko besta borobilak izanen dituzte Aurtizen, egitarau zabala prestatu baita San Martinetarako.
 
AZAROAK 8, ORTZEGUNA
• 17:00etan altxaferua, bestei hasiera emateko. Ondoren, herriari buel­ta emanen zaio he­rriko trikitilari eta txistulariekin.
• 17:30ean haurren jokuak izanen dira frontoian. Ondoren berendua. Ohitura den bezala, Pazi zopak izanen dira etxetan.
• 22:30ean mus txapelketa eginen da, Aurtizko ostatuan. Parte hartu nahi duenak momentuan apuntatu beharko du. Ondoren trikipoteoa.
 
AZAROAK 9, ORTZIRALA
• 10:00etan argi-soinuak herriko txistulari eta trikitilarien eskutik.
• 12:00etan aizkora apostua: Ander Erasun-Joxemari Olasagasti.
• 14:00etan herri bazkaria izanen da elkartean, Xebaxtian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin. Bazkalondoko giroa Joxe Anjel akordeoilariak alaituko du.
• 00:00etatik aitzinera dantzaldia JOXE ANJEL akordeoilariarekin.
 
AZAROAK 10, LARUNBATA
• 10:00etan argi-soinuak herriko txistulari eta trikitilarien eskutik.
• 11:30ean herriko gaztetxoen arteko pilota partiduak.
• 17:30ean trikitixa jaialdiari hasiera emanen diote, herriari kalejiran buelta emanez. Ondotik, frontoian emanaldia eskainiko dute.
• 00:30ean GOZATEGI musika taldearen kon­tzertua izanen da. Ondotik, TRIKIDANTZek segituko du giroa alai­tzen.
 
AZAROAK 11, SAN MARTIN EGUNA
• 10:00etan argi-soinuak herriko txistulari eta trikitilarien eskutik.
• 11:00etan Meza Nagusia San Martinen ohorez.
• 12:00etan Ibintza Kultur Taldekoen dantza emanaldia izanen da.
• 18:00etan aizkora apostua: Martin Te­lletxea, Xegone eta Migel Anjel Telletxea.
 
Ondotik, OIHANA ETA OIHANA trikitilariekin dantzaldia. Bestei akabila emateko, ostatuan patata tortilla eta postre  lehiaketa, trikitilariek animatuta.
 
                                       AIZKORA APOSTUA
                                           Martin Telletxea, 
                                          Xegone eta Migel 
                         Anfel Telletxea ariko dira San Martin 
      egunez, arratsaldeko 18:00etan jokatuko den aizkora apostuan.
                          

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun