Azaroaren 10ean Errekako Eskubaloi taldeen aurkezpena eginen da. Egun horretan jubenilak 16:30ean arituko dira, eta seniorrek 18:00etan Ardoi-ren kontra jokatuko dute. Norgehiagoka hau akitzean talde guztien aurkezpena eginen da. Aurten 7 talde ditu Errekak: seniorrak, jubenilak, infantil mutilak, infantil neskak, alebin mixtoa, aurrealebin neskak, eta benjamin mutilak.
Errekak Nafarroako Kutxako Zuk Aukeratu; zuk erabaki egitasmoaren barrenean bere proiektua aurkeztu du berriz. Gai honek garrantzi haundia du elkartearen etorkizunerako, ekitaldi aunitz finantziatzeko balio baitu.