Urrian 12an izandu zen urtero egiten den gaztain jatea. Aurten ez da posible izan frontoian egitea euriarengatik, eta eliz atariko arkupean egin behar izan da. Urtero herritar asko hurbiltzen dira eta gaztain erretzen bi lagun aritzen dira, Baina etortzen den jendeak gauzak ekartzen ditu: ardoa sagardoa, bizkotxoak edo tartak, azkenean denak afalduak joateko gisan.
Umore onean jendea elkarttzeak du balorea eta hori lortzen da horrelako gauzekin. Urte askoz iraun dezala.