Jakina den bezala, urriaren 13an Arkupeak Elkartekoekbazkide eta omenaldien eguna ospatu zuen. Bertan, 85 urte bete edo beteko dituztenak omendu zituzten, baita 50 urte ezkondurik egin dituztenak ere. Horien artean, Alberto Arretxea eta Bittori Ibarra genituen 85 urte bete dituztenak eta Migel Manterola eta Mª Jesus Legaz-ek 50 urte ezkondurik. Zorionak.
URREZKO EZTEIAK
Miguel Manterola Sunbillan sortu zen, Arria etxean 1932ko martxoaren 10ean. Mª Jesus berriz 1943ko otsailaren 12an sortu zen Orreagatik hurbil, Irati ibaiaren ertzean dagoen herrixka batean, Olaldean. 1962ko abenduaren 1ean Iruñeko San Nikolas elizan ezkondu ziren eta bi seme eta alaba bat dituzte eta sei biloba (bost neskato eta mutiko bat). Seme-alabengandik hurbil bizi dira, Iruñeko Txantrea auzoan, eta ostiralero Sunbillako etxera etortzeko ohitura dute bertako familia eta lagunekin egoteko.
85 URTE
Alberto Arretxea Bertiz ere Sunbillan jaio zen, hain zuzen ere Simonekobordan baina haurra zelarik Zubizargainera joana. Hau 1927ko apirilaren 8an jaioa da. Bederatzi senide ziren osotara eta soilik bi bizi dira. 57 urte ditu ezkondu zela Rosario Iraizozekin eta denetara lau seme-alaba, 10 biloba (5 mutil eta 5 neska) eta birbiloba bat ditu. Aldamenekobordan bizi da eta jubilatuz geroztik hortxe pasatzen du denbora baserriko lanetan.
Bittori Ibarra Agestak ere 85 urte bete ditu, nahiz eta omenaldi bestara ezin izan zuen joan, aulki gurpildunean mugitu behar duelako. Bittori 1927ko urtarrilaren 16an jaio zen. Juan Antonio iriarte Iriarte sunbildarrarekin ezkondu zen 1952ko abenduaren 29an. 1987ko urtarrilaren 15ean alargundu zen. 6 seme-alaben ama da eta 6 biloba (3 neska eta 3 mutil) eta birbiloba bat ditu.
Zorionak berari ere.