16 jatetxek parte hartuko dute ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 30a

Tomas Sobrinoren Ehiza erakustaldia margolana agertuko da jatetxeetako kartetan. TTIPI-TTAPA

Urriaren 26tik abenduaren 2ra eskainiko da

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 16 jate­txek parte hartuko dute aurten hogeigarren aldiz eginen diren ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Informazio orrietan nahiz kartetan agertuko den irudiaren egilea, berriz, Tomas Sobri­no margolari baztandarra da.
 
Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen jardueren artean, ohikoa bihurtu den ekimena urriaren 26tik abenduaren 2ra eskainiko da.
 
Hauek izanen dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten 16 jatetxeak (iaz baino 3 gehiago): Almandozko Beola, Arantzako Burlada eta Aterpe, Berako Euskalduna, Zalain eta Zubiondo, Donamariako Benta, Doneztebeko Ameztia, Elbeteko Posada eta Oñaska Berri, Etxalarko Herriko Ostatua eta Benta, Igan­tziko La Villa, Iruritako Olari, Lesakako Koxkonta eta Oizko Posada. 
 
Partzuergoak menu guztiak biltzen dituen fo­lletoa argitaratu du, jatetxeetan eta informazio turistiko puntuetan eskuragarri egonen dena, baita www.consorciobertiz.org webgunean. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun